Posta bidezko botoaren eskaera Correos posta zerbitzuaren edozein bulegotan egin daiteke. NAN originala, gidatzeko baimena edo pasaportea eraman beharko da eta han emandako eranskinak bete beharko dira.
2.- Gutun-azalen eta boto-txartelak jasotzea
(Apirilaren 6tik maiatzaren 19ra)
Hautesleak Correos-en betetako eranskinetan adierazitako helbidean jasoko du hauteskunde-dokumentazioa. Horrela ez izatekotan, Hautesle Erroldaren Bulegoak dokumentazioa erroldan bildutako helbidera bidaliko du. Jasotako dokumentazioak honako hau edukiko du:
· Hautagai-zerrenda guztiak eta gutun-azalak.
· Erroldaren inskripzioaren ziurtagiria.
· Hauteskunde-mahaiaren helbidea duen gutun-azala, non botoa bidaliko den.
· Jarraitu beharreko jarraibideak dituen orria.
3.- Botoa bidaltzea
(Maiatzaren 6tik maiatzaren 22ra)
Botoa eman nahi zaion hautagai-zerrenda “Zinegotziak”izena duen gutun-azalean sartu eta hau itxi beharko da.
Hau, erroldaren inskripzioaren ziurtagiarekin batera, hauteskunde-mahaiaren helbidea duen gutun-azalean sartu beharko da. Azkenik, azken gutun-azal hau Correos-en bulego batera eraman beharko da.
Cookie-ak erabiltzen ditugu web-orrialdearen erabiltzaileei esperientzia hoberena emateko. Webgune hau erabiltzen jarraitzen baduzu ados zaudela ulertuko dugu.Onartu